Ingurunea

Simulakroa Bilboko Portuan

Bilboko Portuko Agintaritzak jakinarazi du, gaur, urriak 11, 12:00ak aldera gutxi gorabehera,  Bilboko Itsas Portuko eta Santurtziko soinu-alarmak aktibatuko dituztela, portuko langileak eta biztanleak izaera kimikoa duten ihes toxikoei buruz ohartarazteko.

11 Urr 2017
ALBISTEAK

Eusko Jaurlaritzak simulakroa egingo du bihar, asteazkena

Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzak,  Aveq-Kimikarekin batera,  jakinerazi du, bihar, urriak 11, goizeko 10:00etan gutxi gora behera, Muskizko udalerrian jarrita dauden istripuak iragartzeko alerta-sirenak aktibatuko direla, inoiz izan daitezkeen jatorri kimikoko isuri toxiko hipotetikoen aurrean gertu egon ahal izateko. Saio hau, Seveso araudia dela eta, industria kimikoen segurtasunaren inguruan noizik behin egin ohi diren aldizkako simulazioetako bat izango da.
10 Urr 2017
ALBISTEAK

La Arena, bikaina

La Arenaren uraren kalitatea “bikaina” da, hondartzarena “ona”, horregatik bainua librea da. Bizkaiko hondartzen osasun kontrolerako azkenengo programak honela egiaztatzen du.
20 Ira 2017
ALBISTEAK

Algek gorriz tindatzen dute Barbadun

Agorraldian eta eguzki erradiazio handia dagoenean Barbadun ibaiaren azalaren tenperatura handitzen da, urari kolore gorria ematen dioten “alga gorrien” ugalketa eraginez.
26 Api 2017
ALBISTEAK