Energia Klusterrak Josu Jon Imaz hautatu du gaur lehendakaritzat. Petronorren lehen buruzagia azken urteotan Tamoin enpresaren izenean karguaz jabetu den Baltasar Erraztiren postuaz arduratuko da. Bere aldetik, Josu Jon Imaz, EVEren (Euskal Energiaren Erakundea) lehendakari izana da 1999tik 2003ra bitartean.
Ingurunea
Muskizek 7.200 ibilgailu ekidin nahi du egunero
Muskizko Udalak zeharbide-egitasmoa aurkeztu du herrian zeharreko trafikoa murrizteko. Zeharbide berriak Las Carrerasko aldatza eta Kotorrio errekaren zubia elkartuko lituzke, Petronorren Findegia eta Malecon futbol zelaiaren artean.
Imazek UNEDen uda-ikastaroetan parte hartuko
Petronorren lehendakariak parte hartuko du ekainaren 30ean Barbastroko UNEDek eratutako uda-ikastaroetan. Josu Jon Imaz honako txosten honetaz mintzatuko da: “La energía como instrumento de política exterior”.
Petronor.info Muskizen
Petronor amaitzen ari da Muskizko Zendeja kalean irekiko duen bulegoa. Petronor.info izenez zabalduko den jendaurreko informazio-bulego honek hainbat zeregin izango du, alegia: batetik, findegiari buruzko ahalik eta informaziorik gehien azaltzea eta, bestetik, coke-planta edo URF (Fueloila Murrizteko Unitatea) deritzan egitasmoaren gaineko argibideak eskaintzea.
Zure planetak behar zaitu
Gaur, ekainak 5, ospatzen da Ingurugiroaren Mundu-mailako Eguna “Tu planeta te necesita: unidos para combatir el cambio climático” goiburupean. Petronorrek beretzat hartzen du asmo hau, bai gaur eta baita urte guztian zehar ere, konpainiaren jardunak inguruan sortarazten dituen eraginak murrizten, beti ere legediak ezarritako arauen azpitik. Horretarako, Teknika Erabilgarri Onenak ezarri ditu, ISO 14001 arauaren araberako Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren Ziurtagiriak erakusten duenez.
Munduko Athleticen elastikorik handiena
Athleticen ereserkia entzuten zelarik, Somorrostro Irakas-guneko 1.000 ikasle baino gahiagoren artean osatu da gaur eguerdian “munduko Athleticen elastikorik handiena”. Erabateko sinkroniaz, ikasleek 10 minutu izan dute nahiko, hainbat oihal zuri eta gorri garau bezain luze futbol-zelaian barrena zabaltzeko eta gainean Athleticen ikurra zein Petronorren logoa jartzeko.
Josu Jon Imaz: “Etorkizuna geuk egiten dugunaren araberakoa izango da”
“Etorkizuna, gehienbat, geuk egiten dugunaren araberakoa izango da” adierazi du Josu Jon Imaz Petronorren lehendakariak gaur, Industria Sarien emanaldia dela eta Gipuzkoako Ganberan eskaini duen hitzaldian zehar. Imazen ustez “krisialdi honen garaileak borrokalariak izango dira, ameslariak, aurrera egiteko behar bezainbateko adorerik eta kemenik izango dutenak. Krisialditik ateratzeko errezeta ez dago ‘guru’en esku, gaur egun dugun industria indarrean jarri zuten eragileen ereduan baizik. Euren balio, ahalegin eta ilusioan alegia”.