Petronor

Lana eta Prestakuntza, 2017 bizi baterako giltzarriak

“Eszenatoki interesgarria daukagu, 2017 bizia dator, gure partetik onena eman beharko dugu, eta metodo bakarra ondo lan egitea eta prestakuntza dira”.  Hau izan da, gaur, Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidenteak aditzera eman duen mezuaren ardatza, Muskizko Findegian urtero eratu ohi den Gabonetako Topaketaren inguruan.
16 Abe 2016
ALBISTEAK

Simulakroaren amaiera

Goizeko 11ak aurretik amaiera eman zaio simulakro-jarduerari eta berriro egoera erabat normaldu da.
14 Abe 2016
ALBISTEAK

Petronorrek 2016/2017 ikasturterako LHko bekak eman ditu gaur

Petronorren Lanbide Heziketako beken 2016/2017 ikasturteko deialdia gaur abian jarri da, eta 35 ikaslek 500 euroko aurrerakina jaso dute. Edizio honetan beka lortu duten 35 gazteetatik -31 mutil eta 4 neska-, 17 Abanto-Zierbenakoak dira, 14 Muskizkoak eta 4 Zierbenakoak.
12 Abe 2016
ALBISTEAK

Zudaire: “saria Petronor eta Somorrostro Zentroaren arteko akordioaren fruitua da”

Europako Batzordeak Petronor saritu du gaur bere enplegagarritasun estrategiagatik eta, Somorrostro Irakas-gunearen laguntzarekin, ezarri duen prestakuntza dualagatik. Jose Ignacio Zudaire Findegiaren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak eta Sergio San Martin CF Somorrostroren Kanpo Harremanetako arduradunak saria jaso dute, Bruselasen, Marianne Thyssen Enplegu, Gizarte Gai, Gaitasun eta Laneko Mugikortasunerako Europako komisarioaren eskuetatik.
09 Abe 2016
ALBISTEAK

Europako Batzordeak Petronorren eta Somorrostroko Zentroaren enplegagarritasun-estrategia saritu du

Petronorrek, Somorrostroko Prestakuntza Zentroaren laguntzarekin, ezarri dituen prestakuntza duala eta enplegagarritasun estrategia saritu ditu Europako Batzordeak, Ikastunentzako Europar Itunak hala proposatuta. Aintzatespen hori, aurreko astelehenean hasi zen Lanbide Heziketaren Europako Astean argitara atera da. Saria datorren ostiralean banatuko da Bruselan, Marianne Thyssen Enplegu, Gizarte Gai, Gaitasun eta Laneko Mugikortasunerako Europako komisarioak aurkeztuko duen amaiera ekitaldian.
07 Abe 2016
ALBISTEAK