Petronor

Koldo Gonzalez de Audikana: “oil & gas hornitzaileen garapenerako plana kultura aldaketa eta etengabeko hobekuntza suposatzen du”

“Oil & gas hornitzaileen garapenerako plana kultura aldaketa eta etengabeko hobekuntza suposatzen du. Aitzindariak izan nahi dugu eta lidergo zein erreferentzia bokazioa daukagu esparru honetan Repsol Taldean” esan du Koldo Gonzalez de Audikana Petronorren Erosketa eta Kontratazio buruak, BECen, maiatzaren 31ean eta ekainaren 1ean, izan diren  Oil & Gas Conferences jardunaldietan.
02 Eka 2016
ALBISTEAK

Urko Urbizu: “Petronorrek eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du”

“Petronorrek eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du. Etorkizun hurbilean gure estrategia digitalaren hedapena handitu nahi dugu prozesuak  erabat betetzeko, mutur batetik bestera, eskuratzetik amaierako bezeroraino. Gure helburua, merkatura, gure bezero eta bazkideei enfokatutako, datu bizkorretan oinarritutako estrategia garatzea da” esan du Urko Urbizuk, Petronorren Energia Kudeaketaren zein CO2 Murrizketaren buruak eta Berrikuntzaren arduradunak, 4.0 industriaren inguruko DIGITAL ENTERPRISE SHOW MADRID 2016 jardunaldian.
27 Mai 2016
ALBISTEAK

Elektrizitate hutsegitea Konbertsio Gunean

Konbertsio Gunean 15:10etan izandako elektrizitate hutsegitearen ondorioz, FCC eta erantsitako unitateak gelditzeari ekin zaio. Hori dela eta, Konbertsioko zuziaren garra nabari handitu da. Unitatea normaldu ahala zuzentzen hasiko da.
26 Mai 2016
ALBISTEAK

Borja Garcia, Arabako Errioxa ezagutzeko txangoaren irabazlea

Borja Garcia muskiztarrak Repsol MAS Petronor txartela duten Abanto, Muskiz zein Zierbenako auzokideen artean Findegiak Arabako Errioxa ezagutzeko zozkatu duen bi pertsonentzako txangoaren irabazlea da, upeltegira bisita eta bazkaria barne. Irteera larunbatean, maiatzaren 28an, izango da.
26 Mai 2016
ALBISTEAK

Lanbide Heziketan talentu berriztatzailea

Repsol Fundazioak FP Energia programa pilotua amaitu du. Ekimen honek berrikuntza sozialeko proiektuak laguntzen ditu, Lanbide Heziketan tituludunek edo ikasleek garatu badituzte. Programak Tknikaren (Euskal Autonomia Erkidegoan Lanbide Heziketarako Ikerketa eta Berrikuntza Aplikatuaren Zentroa) eta Madrilgo Udalaren laguntza du.
25 Mai 2016
Prentsa-oharrak

Meatzaldea Bultzatzen proiektua Abanton aurkeztu da

Meatzaldea Bultzatzen proiektuaren arduradunek Las Carrerasen aurkeztu zuten atzo ekiteko eta berezko negozioa sortzeko interesa duten Muskiz, Abanto-Zierbena, Ortuella, Trapagaran zein Zierbenako gizon-emakumeei zuzendutako ekimen hau. Petronorrek, Somorrostro Prestakuntza Zentroa eta BBK Fundazioarekin batera, Urbegi Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia zein Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak bultzatutako proiektu honetan parte hartzen du.
24 Mai 2016
ALBISTEAK