Petronor

Talentu kualifikatua lortzeko “benetan norbere burua ondo saltzen” jakin beharra azpimarratu du Arzuagak

El Correo egunkariak antolatutako ‘Mundo futuro. Claves para conseguirlo’ zikloak enpleguaren erronkari buruzko hausnarketa egin du, Aitor Arzuaga Alba Emission Free Energyko zuzendari nagusiaren parte-hartzearekin. Trantsizio energetikoa eta deskarbonizazioa bultzatzeko Petronorren filialaren arduradunak azpimarratu du  “gure burua benetan ondo saldu beharra”  dagoela,  “talentu kualifikatuak munduan nahi duen tokian lan egin dezakeelako eta anekdotikoak garelako”.
25 Api 2023
ALBISTEAK

Zudaire: “Euskadik hidrogeno berdearen eta erregai sintetikoen alde apustu egin du energia-trantsiziorako funtsezko faktoretzat”

José Ignacio Zudaire Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Elkarteko presidente eta Petronorreko CEOaren ondokoak El Economista egunkarian argitaratutako artikulu batean adierazi duenez, “premiazkoa da Europan 2030 baino lehen C02 isurpenak erdira murriztea eta klimatikoki neutroak izatea 2050ean. Trantsizio energetikoa birpentsatu behar dugu dagoeneko, energien mix batean eta teknologia berrietan oinarritutako eredu berri baten alde apustu eginez. Euskadik hidrogeno berdearen eta erregai sintetikoen alde apustua egitea erabaki du, igarotze horretarako funtsezko faktoreetako bat den neurrian”.
21 Api 2023
ALBISTEAK

G1, Gordin 1 eta 1. Zuziaren geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du gaurtik aurrera G1 Gasolioak Desulfuratzeko Unitatea gelditzeari ekingo zaiola, eta apirilaren 25etik aurrera Gordin 1 Unitatea geldituko dela, programatutako mantentze-lanak egiteko.
21 Api 2023
ALBISTEAK

52 Merkataritza Ganberak tokiko energia-komunitateak sustatuko dituzte Edinorrek diseinatutako Toda Energía Navarra ereduari jarraituz

52 Merkataritza Ganberaren ehun ordezkari inguru bildu dira gaur Iruñean trantsizio energetikoa sustatzeko, Estatuan tokiko energia-komunitateak (TEK) martxan jarriz, Nafarroako Merkataritza Ganberak sustatu eta Edinorrek diseinatutako Toda Energía delakoaren ereduaren arabera. Egun, hamar merkataritza-ganberak ekin diote energia-komunitateak eratzeari Espainiako 12 probintziatako 206 udaletan, eta gainera, beste 15 energia-komunitate eratzeko administrazio-izapideak hasita daude.
20 Api 2023
ALBISTEAK

2. Zuzia berriro abian

Petronorrek jakinarazi nahi du, aurrez informatutako etenaldi orokorraren barruan, 2. Zuzian egin beharreko mantenu-lanak amaitu ostean, zerbitzuan jartzeko lanak hasiko direla.
12 Api 2023
ALBISTEAK

Muskizen kokatu da Bizkaiko lehen energia-komunitate industriala

Bizkaiko industriak autokontsumo energetikoaren eredu partekatuaren aldeko apustua egiten du, Muskizen lurraldeko lehen enpresa-komunitate energetikoa eratuz. TEK San Martín (Tokiko Energia Komunitatea), izen bereko poligonoan dagoena, poligonoaren Kontserbazio Batzordeak bultzatzen du, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Muskizko Udalaren eta Edinorren babesa du. Azkena Petronorren % 100eko filiala da, tokiko energia-komunitateen garapenean espezializatua.
04 Api 2023
ALBISTEAK