Rezola Zementuen Añorga zein Arrigorriagako fabriketatik etorritako hogei teknikari eta erdi mailako buruek Petronorren instalazioak bisitatu dituzte, fintze prozesua gertutik ezagutzeko asmoz, batez ere duela gutxi inauguratutako Fuel-olioa Murrizteko Unitatea, hau da, Koke Planta; zementu enpresetan petrolioaren kokea gero eta gehiago erregai bezala erabiltzen ari delako. Findegian, zuzendari nagusiak, Víctor Pérez de Guezuraga, zuzendariaren laguntzailea Fran Fernández eta Pertsonen eta Antolakuntzaren eta Erakundeen Harremanak José Ignacio Zudaire, Rezolako ordezkaritza jaso egin zuten.