Petronorrek bere lehenengo Udaleku Teknologikoak aurkeztu ditu

Javier Laiseca, Borja Liaño eta Gualber Atxurra akordioa udaleku teknologikoak
Javier Laiseca, Borja Liaño eta Gualber Atxurra, gaur goizean.
Petronorrek, Muskizko Udalarekin eta Somorrostro Prestakuntza-Zentroarekin batera, uztaileko lehen hamabostaldian Meatzaldeko herrian euskara hutsez egingo diren Udaleku Teknologikoen lehenengo edizioa aurkeztu du gaur goizean.  

Haurrei programatzeko trebetasunak ematea da Edurobotic-ek antolatutako udaleku hauen helburu nagusia. Javier Laiseca Somorrostro Prestakuntza-Zentroaren zuzendariak Muskizko Udalarekin eta Petronorrekin, “gure gazteen prestakuntzan zuzenean eragiten duten ekimenetan atsegin handiz”  kolaboratzen dutela aipatu du.

Oraingo haurrak digitalak dira sortzez, eta “teknologia kontsumitzera” ohituta daude, baina ez teknologia sortzera.  Hori dela eta, Petronorrek euskarazko Udaleku Teknologiko hauek abian jartzea erabaki du, 2005 eta 2010 urteen artean jaio eta Muskizen, Zierbenan edo Abanto-Zierbenan erroldatuta dauden ikasleei zuzenduta. Zentzu honetan, Gualber Atxurra findegiaren Erakunde Harremanen teknikariak Petronorren konpromisoa azpimarratu du, “inguruarekin dugun kolaborazioan haratago joateko”,  kasu honetan ikuspuntu ludiko-hezigarriaren bidez.

Udalekuak Muskizko Gaztegunean eta Forlaneko multimedia gelan egingo dira, goizeko 9:30etatik 13:30etara, uztaileko lehenengo bi asteetan (hilaren 3tik 7ra eta 10etik 14ra bitartean). Borja Liaño Muskizko alkateak hurrengoa azaldu du: “uda heltzen da eta klaseak amaitu dituzten ikasle asko ditugu, ikasten jarraitzeko denboraz, aisialdiaren bitartez. Horregatik Udalak hiru hanka hauek konektatu ditu, gure gazteek aisialdirako denbora hau bete dezaten, kasu honetan robotika ikastaroekin”.  

Petronorrek %50an babesten duen jarduera honen azkeneko prezioa 45 eurokoa da eta izena emateko Muskizko Gaztegunera jo behar da, gaur hasi eta ekainaren 23ra bitartean.

Prentsa oharra, hemen.

Argazkiak, hemen.