Repsol Fundazioak eta Blanca Marsillach-en Konpainiak Barakaldon aurkeztu dute Antzerki Egokituaren Tailerra

"Se vende ático" antzerki obraren eszena bat.
"Se vende ático" antzerki obraren eszena bat.
Repsol Fundazioak eta Blanca Marsillach-en Antzerki Konpainiak Barakaldon aurkeztu zuten atzo desgaitasun intelektuala duten pertsonei zuzendutako Antzerki Egokituaren Tailerraren hamargarren edizioa, “Aniztasuna eta Eszena” lemapean.

Oraingo ediziorako aukeratu duten lana, Adolfo Marsillachen Se vende ático delakoa, Gurutzetako Auzo Etxean taularatu zen, eta Estatuan zehar 2019ko otsailetik ekainera bitartean egiten ari den biraren barruan, Barakaldon ez ezik, Cartagenan, Tarragonan, A Coruñan eta Madrilen ere ikusi ahal izango da.

Xabier Olzaren zuzendaritzapean, desgaitasuna duten eta desgaitasunik ez duten antzezle profesionalek antzezlana taularatu zuten, eta honen amaieran, publikoari parte hartzeko aukera eskaini zioten, bertaratutakoek oholtza gainera igo eta obrako eszenarik dibertigarrienak inprobisa zitzaten.

Repsol Fundazioaren eta Varela Producciones taldearen arteko lankidetza 2010ean hasi zen, Tennessee Williams-en El reino de la tierra antzezlana taularatzeko landutako antzerki egokituaren lehenengo programarekin. Geroztik, 10.000 pertsona baino gehiago profitatu dira, hainbat desgaitasun dituzten pertsonei zuzendutako antzerki egokituko proiektu honetaz, kolektibo hori kulturaren bitartez gizarteratzen laguntzeko asmoz.