“Bikaina” da Bizkaiko hondartza gehienen uraren kalitatea

La Arena hondartza.
La Arena hondartza.
Uraren kalitatea “bikaina” da Bizkaiko hondartza gehienetan: La Arena, Ereaga, Arrigunaga, Azkorri, Barinatxe, Atxabiribil-Arriatera, Muriola, Plentzia, Gorliz, Bakio, Aritzatxu, Laida (itsasoko partea), Laga, Ogella, Isuntza, Karraspio (erdiko gunea) eta Arrigorri.

Honelaxe segurtatzen du Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak gaur, uztailaren 19an, egindako Bizkaiko Bainu Eremuen Kontrol Sanitariorako Programak. Txosten honen arabera egoera “ona” da Las Arenas, Armintzekoalde, Ea eta Laida (itsasadarreko zonaldea) hondartzetan. Aldiz, “nahikoa” da Laidatxun eta Karraspioko itsasadarrean.

Bainua libre da Bizkaiko hondartza guztietan.