Naukas zientzia-zabalkunderako jardunaldiak Bilbora bueltatzen dira

Naukasen kartela.
“Naukas” zientzia-zabalkunderako ekitaldi garrantzitsua Bilbora bueltatuko da, irailaren 19, 20, 21 eta 22an Euskalduna Jauregian izango den, bederatzigarren edizioa ospatzeko.

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak, Petronorren babesaz, antolatua, jardunaldiak 3 bloketan banatuko dira: Naukas Pro (osteguna, 19), Naukas Bilbao 2019 (ostirala, 20, eta larunbata, 21) eta Naukas Kids (igandea, 22).

Naukas Pro ekitaldian ikerkuntza zentroek, laborategiek, zientifiko garrantzitsuek eta lan taldeek bere lana zertan datzan azalduko diete publiko orokor bati 20 minututan. Hitzaldi hauek ostegunean izango dira, hilak 19, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Euskaldunan.

Irailaren 20 eta 21an, egun guztian zehar (10:00etatik 20:00etara) Naukas Bilbao 2019 izango da Euskalduna Jauregian. 10 minutuko mintzaldi zientifikoak antolatuko dira. Gainera, ikuskizunak, Kontzertua, sorpresak eta sari banaketak ere izango dira.

Igandean, hilak 22, umeek beren Naukas Kids izango dute UPV/EHU-ko Bizkaia Aretoan, ikertzaile, arkeologo, zientifiko eta Zientziapolis hezkuntza guneak gidatutako hainbat tailer, esperientzia eta ikuskizunekin.

Ekintza guztiak doakoak dira eta sarrera librea daukate, ez da izena eman behar.

Programa osoa, hemen.