Adrián Salomón eta Urtzi Merino, 2018/19ko LH beketako 2 ikaslerik onenak

Urtzi Merino eta Adrián Salomón, José Ignacio Zudaire eta José Gregorio Luquerekin.
Adrián Salomón eta Urtzi Merino Mekatronika Industrialeko eta Sistema Elektroteknikoetako zein Automatizatutako GMHZko ikasleak izan dira, hurrenez hurren, 2018/19 ikastarorako Petronorren eta Repsol Fundazioaren Lanbide Heziketako beken deialdietako ikaslerik onenak.

Adrián eta Urtzi izan dira 8.5eko batez besteko nota gainditu duten bi ikasle bakarrak, José Gregorio Luque Petronorreko kontseilari delegatuak eta José Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak gaur, bere esfortzuagatik, eman dioten saria jasotzeko baldintza.  “Guretzat pozgarria da ikasleei beren ibilbidean laguntzea”,  azpimarratu du Zudairek.

Adrianek, Petronorren deialdiko bekadun gisa, 800 euroko bonusa jaso du, eta Urtzik, Repsol Fundazioaren bekadun gisa, 300 eurokoa.  “Bonus honek aurrera jarraitzeko aukera ematen digu”,  esan du Adrianek. Urtzik, berriz, eskerrak eman dizkie Petronorri eta Repsol Fundazioari,  “horrelako ekimenekin aurrera jarraitzeko aukera ematen digutelako eta eskertuta sentitzen gara”.

Zorionak bioi!

Bideoa, hemen.