I. Bilbao Petronor Eko Rallyaren bigarren etapa Santamaría/Rentería lider bihurtuta hasi da

Liderra Aulestiatik pasatzen, bigarren tartean.
Gaur jokatuko da I. Bilbao Petronor Eko Rallyaren bigarren etapa, eta bertan, atzoko sailkapenean lehen postua lortu zuen Asier Santamaria / Roberto Renteria aterako da lider bezala. Guztira, energia alternatiboak erabiltzen dituzten 46 ibilgailuk 640 kilometro egin behar dituzte ondoz ondoko hiru etapatan, parte-hartzaileen eraginkortasuna, batez besteko abiadura eta guztizko kontsumoa neurtzeko.

Bigarren etapa hau, gainerakoak ez bezalaxe, bi zatitan egingo da. Lehenengoa 08:30ean hasi da eta 12:00ak aldera amaituko dela aurreikusi da. Norgehiagoka 16:00etan abiatuko da berriz ere eta kasu honetan iritsiera 23:00etarako aurreikusita dago. Bihar, hirugarren eta azken etapa jokatuko da, 9:30etik 13:30era bitartean.

Bilboko Areatzan bilduko dira gaur norgehiagokarekin batera antolatutako jarduera nagusiak: egungo munduko txapelduna den E Formularen erakustaldia, umeentzako karting elektrikoa, Scalextric zirkuitu profesionala eta gidatzeko simulagailuak, besteak beste.