UR ARAZTEGIA

Petronorreko findegiak programa zorrotza betetzen du, ekoizpen-prozesuan barrena erabiltzen duen ura garbitzeko eta birziklatzeko.

2010eko azaroaren bukaeran edo abenduaren hasieran jarri dira martxan Ur Araztegiko (DAR) tratamendu primarioko instalazio berriak. Sistema horri esker, ur-kontsumoa eraginkorragoa izango da, eta ingurumena kutsatzeko arriskua ia erabat desagerraraziko du.

Uraren egungo kudeaketak ingeniaritza kontzeptualeko ikerketa batean lortu ziren hobekuntzak biltzen ditu, 2004ean hasi zena eta ondorengo alderdiak hobetzen dituena DAR plantaren berrikuntzan:

  • Hondakin solido larrien arbastua: garbiketa automatikoko hesiek findegitik datorren ura arbastatzen dute, sarrera-ganberaren bidez ur hori bideratu ostean.
  • Grabitate-bidezko bereizketa (API): Bi APIk egiten dute lan aldi berean. Ubideak findegiko ura eramaten du haietaraino. Ekaitzeko hiru banatzaile daude prezipitazioak handiak daudenerako, baldintza normaletan hutsik daudenak. Kiratsa saihesteko, berriz, sistemak estalkia du goialdean, usain txarra ez hedatzeko, eta, horrez gain, ikatz aktiboaren bidez usaina ezabatzeko sistema ere badu.
  • Metatze-tanga: 10000 m3-ko edukiera duen sabai finkoko tana da. APIetan tratatutako ur soberakina biltzen duena.
  • Ponpaketa-putzua: sistema horrek bi ponpa autoerregulagarriren bidez jasotzen du ura. Ponpa horiek orduko 620 metro kuboko emaria har dezakete ur-tratamenduan, eta 1.400 metro kubo inguru, azken euste-putzuan.
  • Hidrokarburoen bereizgailuak: bereizgailu horiek xafla koaleszentez eginda daude, hidrokarburoak eta esekidurazko olioak ezabatzeko.

Horrek guztiak hamaika onura ekarri dizkio ingurumenari:

  • Uraren errendimendua hobetu egiten da.
  • Lurzoruaren etorkizuna bermatzen da, eta lurpeko urak ez dira kutsatzen.
  • Kiratsa desagerrarazten da.
  • Euri-jasa bortitzak hartzeko biltegiratze-gaitasuna hobetu egiten du.
  • Ingurumenari eta produktuen kalitateari buruzko etorkizuneko eskakizunetara bideratuta uzten da tratamendu-gaitasuna.

ZIFRAK

 
Barbadun ibaia findegiaren ondoan

Kostuei dagokienez, proiektuaren lehenengo fasearen aurrekontua 1,8 milioi eurokoaizan zen, prozesuen ur-lerroa aldatzea ordaintzeko. Bigarren faseak, oliodun uren aurretratamenduko fasea aldatzean oinarritu zena, 16,6 milioi euroko kostua izan zuen.

Instalazioa martxan, inbertsio berri bat egiteko aurrekontua eskatu da prozesuko urak biltzeko tanga eraikitzeko. Haren bidez, halako ur gazien kudeaketa hobetuko da eta findegiko ekipoen garbiketen hondarrak metatzeko biltegi berri bat egingo da, zeinak industria konplexuko hondakinen kudeaketa hobetuko duen.



Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. CERRAR