Muskizeko Petronorreko Findegiak hiru tximinia nagusi ditu, hemezortzi unitateri multzotan zerbitzua ematen diotenak. Beste tximinia-foku txikiago batzuk ere badaude, guztira 21. Finketa prozesuetan sortzen diren isurpenentzat beharrezkoak dira. Ingurumen arloko legeria zorrozki betetzen dituzte eta aldika neurtzen dira Erkidegoko Administrazioari bidaltzen diren kontrol eta kontrasteen datuak eskuratzeko. Bitxikeria gisa, luzeenak 222 metro inguru ditu.
Segurtasun aktiboko elementuetako bat dira, findegiak erabiltzen dituen gas-produktuen ezaugarriak direla eta, segurtasun sistema bat behar dugu eta. Horren zati bat dira, hain zuzen ere, zuziak, zeinak egoera ez-ohikoetan Instalazioko ekoizpen unitateen deskarga xurgatzen dituzten, ezusteko geraldietan edo huts elektrikoetan, esaterako. Beti daude martxan, pilotu-garra piztuta, eta ur-lurruna injektatzen zaie kea bota ez dezaten. Zuzien sistemarekin, Petrolio-instalazioen Araudiak, 2085/1994 Errege Dekretuak, biltzen duena betetzen da.
Bai, guztiz normala da, zuziek gasak modu kontrolatuan erretzeko pilotua piztuta behar dutelako, nahiz eta egunez batzuetan ikusi ere egiten ez den. Izan ere, mantentze-lanak burutzeko gelditzen denean, zuzien sugarra biziagoa izan daiteke, aldi baterako prozesu horien gas soberakinak zuzira garraiatzen baitira han erretzeko.
Finketan erabiltzen diren prozesuak burutzen dituzten dorreak dira. Lurrinketaren bitartez nahaste baten osagaiak bereizten dituzte, gordina esaterako, edo bere barruan xurgatze edo disolbatzaileekin erauzketa bitartezko prozesuak burutzen dira haietan. Distilazio Atmosferikoa edo Topping eta Hutseko Distilazioak dira garrantzitsuenak, nahiz eta unitate ia guztiek zutabeak dituzten.
Instalazioko uraren zati bat hoztu eta berriro zirkulazioan jartzen duten instalazioak dira. Aireak uraren zati bat lurrintzen du eta gainerakoa hoztu. Arropa bustita dugunean haize boladarekin sentitzen dugun hotza lortzen da. Hozte-dorreetatik aire hezea irteten denean, neguan zerura igotzen diren ur-lurruneko zutabeak ikus daitezke, aire hotzarekin kontaktuan ur-lurruna hoztu eta kondentsatzen delako. Zutabe horiek ez dira kearekin nahastu behar, nahiz eta oso nabarmenak izan, ur-lurruna besterik ez baitira.
Etengabe egiten diren kontroletan ikusten den bezala, atmosferara egindako isurpenak berdinak dira egun osoan zehar, etengabe fabrikazioaren ondorioz. Eusko Jaurlaritzak unean bertan kontrolatzen ditu isurpenak eta bere web orrian dago informazioa. Baliteke gauean Konplexuaren argien keak edo zuzien sugarra islatzea.
Sufrea petrolioa osatzen duten konposatu guztiek duten osagai kimiko bat da. Antzina, ez zen kentzen, eta produktuetan gelditzen zen, gas-olioan, gasolinan, fuel-olioan, etab. Hala ere, gaur egun, sufre ia guztia kentzen zaie, unitateen instalazioetan burutu diren inbertsio garrantzitsuei esker, ekoizpen prozesuetan kentzen joan da, 10.000 ppmm (parte milioiko) izatetik 10ppmm bakarrik izatera igaro da; eta erregai ekologikoagoak fabrikatzen dira, ondorioz. Horrela, isurpenak murrizten dira, bai ekoizpen prozesuan bai ibilgailuetan. Prozesuen bukaeran, sufrea ezkata edo pastilla hori forman lortzen da. Pastilla horiek nekazaritzan erabiltzen dira fungizida gisa eta baita pneumatikoen fabrikazioan, bulkanizatzeko.
Instalazioetako lana txandatan egiten da, beraz, eguneko 24 orduetan ez da ekoizpena eteten, urte osoan zehar. Modu seguruan eta erritmo konstantean ekoiztea eta martxan edukitzea ahalbidetzen duten profesionalen kopuru egokiari eusten dio.
Instalazio horietatik produktu ugari irteten dira, autoentzako hidrokarburoak, gasolinak eta gasolioa esaterako, eta baita hegazkinentzako erregaiak, propanoa, butanoa, asfaltoa, eta plastikoak egiteko lehengaiak ere.
% 100. Petrolioak zero galera-kuota du, bere eratorriek funtzio espezifikoak dituztelako. Findegian sortzen diren hondakinak ez datoz zuzenean erabiltzen den gordinetik, baizik eta erregaien ekoizpenean parte hartzen duten beste elementu eta prozesuetatik, erabiltzen diren katalizatzaileetatik adibidez, zeinak hondakinen kudeatzaile baimenduei bidaltzen zaizkien.
Gordina itsasontzietan heltzen da Zierbenan dagoen Bilboko Portu Autonomoko Itsas Terminalera. Handik, gutxi gorabehera 8 km dituzten hodien bitartez (poliduktoak) bidaltzen da Findegira.
Gehiena olioduktu bitartez bidaltzen da CLH-ko fabrikara, El Calero-Santurtzin, eta han kamioi zisternak betetzen dira, zerbitzu-guneetan txikizkako edo handizkako salmentarako. Bilbo-Valladolid olioduktuaren bitartez ere bidaltzen da Espainia barnerantz. Azkenik, Itsasoko Terminala nagusiko findutako produktuak esportatzeko erabiltzen da.
Petronorren eta gainerako energia enpresetan petrolio eta gasaren industrian kudeaketa hobetzeko erabiltzen diren jarduerei, faseei eta etapei buruz hitz egiteko erabiltzen den modua da. Lehenak gordinaren finketaren aurreko prozesu guztiak hartzen ditu, miaketa, zulaketa eta estrakzioa barne, eta baita gas naturalaren miaketa, ekoizpena eta garraioa ere. Bigarrena, aldiz, funtsezko beste jarduera batzuekin hasten da, produktu kimikoen ekoizpena, eta erregaiak, propanoa eta butanoaren merkaturatzea esaterako.
Konplexuko tximinia nagusiek isurketak etengabe neurtzen dituzten neurgailuak dituzte. Neurketa horiek, etengabe, Eusko Jaurlaritzaren ingurumen arloko agintariei bidaltzen zaizkie. Horrez gain, airearen kalitatea neurtzeko etxolak ere baditugu. Sare horrek airearen kalitatearen jarraipena egiten du, eta abisuak ematen ditu zehaztutako neurri batzuk gainditzen direnean, eta haien aurkako ekintzak jartzen ditu martxan.