Txantxangorria, bere eremuaren zaindari ona

Gure mendietako hegaztirik ohikoenetariko eta maitatuenetariko bat da Txantxangorria (Erithacus rubecula). Bere bizitza eremu batean egiten du eta, ondorioz, gure artean ematen du urte osoa. Petronor findegiaren inguruko zelaietan asko ikus ditzakegu.




Bere bekokiaren, masailen eta bularraren laranja kolore bizia da, sabelaldeko zuriaren ondoan, bere ezaugarririk bereziena eta horrek ematen dio izena Europako hizkuntza eta dialekto guztietan. Arre kolorea du gorputzaren gainerako ataletan; begi handiak ditu eta potoloa eta lepoa laburra, eta silueta oso berezia du horri esker, besteetatik bereizten duena. Gazteek ez dute orban laranjarik eta arre ilun eta okre koloreko tantoak izaten dituzte gorputz osoan zehar.

Europako hosto erorkorreko baso hezeetan du jatorria txantxangorriak. Baina, gizakiak eragindako aldaketei modu ikaragarrian egokitu ondoren, asko hedatzen ari da bere habitata eta hainbat motatako basoetan bizitzeaz gain, landatutako zonetan, parkeetan eta lorategietan ere ikus daitezke, ez baita gizakiaren beldur. Ingalaterran, nazioko txoritzat hartzen da, oso ugaria delako.

Lurraldeko hegaztia

Lur eremuak asko zaintzen dituzte, bai arrek, bai emeek. Zenodoto berak, Kristo aurretiko III. mendean, hauxe idatzi zuen: "unicum arbustum haud alit duos erithacus", hau da, "zuhaixka bakar batek ez ditu bi txantxangorri izango", eta bere jarreraren ezaugarri hori idatzita utzi zuen.

Eta hala da, aralditik kanpo bi txantxangorri batera ikustea borrokarako besterik ez da. Izan ere, kumeak zaintzeko garaia bukatzen denean, irailaren bukaeran, bikotea banandu egiten da eta gazteek hegan egiten dute, nahi duten lekura, gurasoek haien aurka eremua uzteko egiten dieten presioaren ondorioz. Kume bakoitza ehizarako lurralde berri baten bila abiatzen da orduan. Horrela, udazkenaren hasieran gure basoek hosto horiak dituztenean, negurako izango duten bizilekua mugatzeko kantatzen dituzten kantu melankoniatsuak entzun daitezke.

Txoriak bularreko kolorea bere lurraldean barneratu den hegaztiaz jabetzeko erabiltzen dute, haien kantuekin batera. Lurraldean sartu dena joaten ez bada, txantxangorria hurbilduko zaio eta bere orban gorria oso-osorik erakutsiko dio mehatxuzko posturen bidez. Sartu denak, baldintza psikologiko ahulagoak dituenez, ihes egingo du eta, oro har, ez da borrokarik egongo.

Neguaren bukaeran eratzen dira bikoteak. Orduan, arrak emeari itxaroten dio bere eremuan. Emea, hasieran, arraren eremuan egongo da, zuhaixkaren batean. Gero, soinu isil bat hasten da egiten. Arrak hari erantzuten dio eta kikiltzeko jarrerak hartzen ditu, emea arrotz bat izango bailitz. Hainbat minutuz luzatzen da prozesua eta bien kantuak eta mehatxuak tartekatzen dira, arrak koldartasuna ahaztu eta biak eremua zeharkatzen dute.
petirrojo1
Bikotea aukeratu ondoren, gertaera ikusgarria gertatzen da. Batak bestea baztertu egiten du zenbait egunez eta eremua partekatzen dute, besterik ez. Ez dago harremanik. Gero, emeak habia eraikitzea erabakitakoan, hasten dira estalketak eta arrautzak jarri arte jarraitzen dute. Gure basoetan 4 eta 6 arrautza bitartean jartzen dituzte.

Arrek zein emeek 13 edo 14 egunez txitatzen dituzte eta haiek hegan ikasi eta independizatzen diren arte, intsektuekin elikatzen dituzte txitoak.

BITXIKERIAK

Txantxangorria

EMEAK

Hegaztien munduko xehetasun arraro bat da emeak ez direla alde batera gelditzen lurraldea mugatzeko orduan, biziki parte hartzen dute, ordea. Urtaro horretan emeek gizonezkoen hormonak jariatzen dituztelako omen da hori.

Euskararen txantxangorria

EUSKARAREN TXANTXANGORRIA

“Eman egoak euskari” kanpainak irudi gisa hartu du txantxangorria. “Euskararen txantxangorria” sinbolo berria da hizkuntzaren erabilera sustatzeko: "Txantxangorria hegazti txiki bizkor eta maitagarria da. Gertuko, etxeko suertatzen zaigu, baina handien artean hauskorra da. Nolabait, badu antzekotasunik euskararekin."