Archivo por autor

Petronorrek bere Konbertsio unitatea berrestreinatu du Geldialdiaren ostean

Petronorrek Konbertsio unitatearen Geldialdia amaitu du, bi hilabete eta erdiko lanak eta 52 milioi euroko inbertsioa egin ondoren. Hauxe da Petronorrek geldialdi batera inoiz bideratu duen inbertsiorik handiena, 2015ean Konbertsio unitatean egindako azken Geldialdikoa baino % 24 handiagoa, orduko hartan aurrekontua 42 milioi eurokoa izan baitzen.
04 Api 2019
ALBISTEAK

Bi dokumental dakartza euskal zinemaren zikloak

Urtarrilean abiatutako euskal zinemaren bost hamarkadako atzera begirakoa apirilaren azkenetan amaituko da, baina oraindik badu zer eman. Hilaren 5ean eta 7an bi dokumental eskainiko ditu, ohi bezala Bilboko Arte Ederretako Museoaren auditorioan: ‘Lucio’ (Aitor Arregi eta José Mari Goenaga. 2007) eta ‘Asier ETA biok’ (Aitor Merino eta Amaia Merino, 2013). Lehena 17:30etan ikusi ahal izango da barikuan eta 19:30etan domekan, eta bigarrena alderantziz.
03 Api 2019
ALBISTEAK