Irati Crespo muskiztarra, Bizkaiko XIII Tiragoma Txapelketaren irabazle

Emakumezkoen Podiuma.
Irati Crespo muskiztarra, Txikito de Gallarta frontoian izandako eta Petronorrek babestutako, Bizkaiko XIV Tiragoma Txapelketaren irabazlea da, haur-kategorian. Pablo Carbajok eta Daniel Larruceak, bigarren eta hirugarren postua lortu zuten, hurrenez hurren.

Gizonezkoen banakako mailan Pedro Irastorza izan zen garailea, Txente Hurtado eta Juankar Mendiberen aurretik. Emakumezkoen mailan Belen Moratok lehen postua eskuratu zuen, bigarren urtez, Alicia Casadok bigarrena lortu zuen eta Inmaculada Lanzagorta abantoarra hirugarren izan zen.

Distantziaren araberako mailan Sanfuenteseko Juankar Mendibek irabazi zuen, Jesús Cabezas bigarren izan zen eta Txema Zulueta hirugarren.

Taldeen sailkapenari dagokionez, Cotarrok eskuratu zuen lehenengo postua, Zigarran bigarrena eta Amos hirugarrena.