Archivo por autor

INDEUSek 2022rako erronkak finkatu ditu euskararen erabilera industria arloan sustatzeko

Industriaren Euskal Plataformak (INDEUS) 2022ko batzar orokorra egin zuen atzo, enpresen artean esperientziak partekatzen jarraitzea, laguntzaile-sarea sortzea eta enpresa berriak erakartzea erabakiz. INDEUS Spri-Enpresen Garapenerako Agentziak, Energiaren Euskal Erakundeak, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek bultzatzen dute. Euskararen aldeko apustua egiten duten enpresa industrialei laguntzeko sortu zen ekimena, euskarazko produktu eta zerbitzuak lortzeko bideak landuz. Petronor INDEUSeko kidea da, beste 26 enpresarekin batera.
23 Ots 2022
ALBISTEAK

AK3 eta V3 unitateen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du gaurko arratsaldean AK3 Alkilazio Unitatea gelditzeari ekingo zaiola, eta bihar V3 Huts Unitatea eten egingo dela, biak 3.Plantakoak, hilaren 15etik aurrera programatutako eta iragarritako Etenaldi Orokorraren barruan.
17 Ots 2022
ALBISTEAK

Araudirik ezak ez ditu errazten hidrogenoaren garapena eta horren inguruko inbertsioak Euskadin

Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Elkarteak lan-batzordea abiarazi du, eta José Ignacio Zudaire presidenteak azaldu duenez, batzorde horretatik “lankidetzan dihardugu administrazio publikoekin administrazio-prozeduren arauketa eta homologazio-prozesu osoa bultzatu eta azkartzeko”.  Izan ere, asko dira inbertsioak, eta handiak gobernuetatik bultzatutako pizgarriak, baina hidrogenoaren boomak beharrezko erregulaziorik gabe harrapatu du administrazioa, enpresen inbertsio-ahalegin hori guztia zentzatu eta bideratu ahal izateko.
15 Ots 2022
ALBISTEAK

Gordin 2-ren geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du, Gordin 2 unitatea gelditzeari ekin zaiola.
15 Ots 2022
ALBISTEAK

FMU-ren unitateen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du bihar, otsailak 15, FMU-ren (Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen) unitateak gelditzeari ekingo zaiola, haien artean (CK6) Coquerra.
14 Ots 2022
ALBISTEAK

Imaz: “Adimen Artifiziala funtsezkoa da gure industriaren lehiakortasunerako”

 “Adimen Artifiziala funtsezkoa da gure industriaren lehiakortasunerako, eta enpresok ahaleginak batu behar ditugu, ikasi eta irakatsi, esperientziak partekatu eta teknologia hori balio-kate osora, batez ere enpresa txiki eta ertainetara, eramateko prozesua bizkortu”,  esan du Josu Jon Imaz Repsoleko CEOak, Konpainiaren egoitzan, gaur izandako “I. IndesIA Foroa: Adimen Artifizialaren eragina industrian” jardunaldiaren baitan.
09 Ots 2022
ALBISTEAK