Iraia García eta Walther Becerra, Bizkaiko Kros Master Txapelketaren irabazleak

Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako teknikaria eta Ainara Leiba Muskizko alkatesa, Silvia Vega, Iraia García eta María Isabel Sixtorekin batera, podiumean.
Iraia García eta Walther Becerra Bizkaiko Kros Master Txapelketaren irabazle bilakatu ziren atzo, Muskizen. Froga herriko Eskolen Arteko Krosaren XL. edizioarekin eta Iñaki Lambarri Goñiren 8. Oroimenarekin batera antolatu zen, guztira 1150 korrikalari inguru Donibane zelaian bilduz.

Bizkaiko Kros Master Txapelketa izan zen lehenengo, zeinean 150 korrikalari beterano hartu zuten parte, gizonek 5.200 metroko ibilbidea eginez eta emakumeek 4.200m-koa eginez. Sailkapen orokorrean, emakumezkoen mailan, Iraia García izan zen garailea, Silvia Vega eta María Isabel Sixtoren aurretik. Gizonezkoen kasuan lehen postua Walther Becerrarentzat izan zen,  bigarrena Diego Pascualentzat eta hirugarrena Fernando Martinentzat.

Masterren ostean Muskizko Eskolen Arteko Krosaren 40. edizioa izan zen, zeinean adin guztietako korrikalariek hartu zuten parte, aurre benjaminak, benjaminak, alebinak, haurrak eta kadeteak, 500 metrotik 2500 metrora bitarteko distantziak eginez.

Union Deportiva Muñatones-ek, Udalarekin lankidetzan, antolatutako froga honek Petronorren babesa izan du.