Arturo Fernandezek hidrogenoa hedatzen laguntzeko programak eskatu ditu
Arturo Fernández Petronor Innovación-eko hidrogenoaren arloko proiektuen arduradunak hidrogenoaren hedapenerako inbertsioak egiten laguntzeko programak behar direla nabarmendu zuen atzo, UPV/EHUn antolatutako “Hidrogeno berdearen karrera” izenburuko udako ikastaroan: “hidrogenoaren prezioa oso sentikorra da banaketarekin, eta ondorioz, azpiegituraren hasierako erabilera murritzak haren ezarpena bideraezina bihurtu eta erabilera oztopatuko luke; ondorioz, sarrerako fasean, hasierako laguntzak beharko lirateke”.
16 Eka 2021
ALBISTEAK