Petronor saritu dute Segurtasunaren Kudeaketarako 2021eko COASHIQ Sarietan

Industria Kimikoaren Segurtasun, Higiene eta Ingurumenerako Enpresarien Elkarteak (COASHIQ) Segurtasunaren Kudeaketarako Urteko Sariak banatu ditu, eta golardo horietan, Petronorrek ‘Felicita’ saria jaso du, “Maiztasun Indizean izan duen murrizketa nabarmenagatik”.

Sari hauen bitartez, bazkidetutako enpresek istripugarritasun-tasak eta jardunbide egokiak hobetzeko bideratutako ahalegin eta baliabideak aitortu eta nabarmentzen ditu aipatutako Elkarteak. Hori guztia, 2020an lortutako emaitzak kontuan hartuta.

Aurten, COASHIQek elkarteko kide diren 42 enpresari eman dizkie Segurtasunaren Kudeaketarako Sariak. Golardo honi esker, saritutako korporazioek segurtasunaren kudeaketari buruzko aitorpena jasotzen dute hiru kategoria hauetan: Zorion-mezua, Diploma eta Plaka. Petronorrek Zorion-mezua jaso du beste 8 enpresarekin batera, % 60tik gorako murrizketa lortu baitu Maiztasun Indizean aurreko bi urteetako datuekin egondako konparazioak.

COASHIQen motibazio nagusietako bat sektore kimikoko langileen ongizate eta osotasunaren alde lan egitea da, baita bazkidetutako enpresak bultzatzea ere, segurtasun nahiz osasunaren arloko etengabeko hobekuntzaren aldeko konpromisoan.