Eusko Jaurlaritzak simulazioa egingo du gaur, astelehena

Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, Aveq-Kimika Enpresa Kimikoen Euskal Elkartearekin batera, jakinarazi nahi du, gaur, ekainak 14, Muskizen, Santurtzin (Bilboko Portua) eta  Luzero Lurmuturrean (Zierbena) instalatuta dauden emergentzia kimikoak iragartzeko alerta-sirenak aktibatuko direla, SEVESO araudiaren menpeko industria kimikoetan gerta litezkeen eta ihes toxikoak eragin ditzaketen istripuei begira inguruko herritarrak alarma-sistema horretara ohitzeko. Abisu akustikoak Muskizen, Abanto-Zierbenan eta Zierbenan entzungo dira goizeko 10:00etan; Santurtzin, Getxon, Portugaleten eta Zierbenan berriz ere 11:00etan, eta Luzero Lurmuturrean, Zierbenan berriro, 11:30ean.

Europar araudiek agintzen dutenez gero, era honetako simulazioak egingo dira ere Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritan, Lantaronen eta Hernanin adibidez.

Zer gerta ere, Petronorretik kanpo Eusko Jaurlaritzak eragindako simulazioa izango da eta, horretara, ez du ezelango jarrera berezirik egin beharrik eskatuko findegiaren barruan.