Iñigo Cobeloren irudiko Gipuzkoan ekoizpen elektriko berriztagarriak “kontsumitzaileari itsatsita” egon behar du
Iñigo Cobelo, Edinor-eko negozio garapeneko zuzendariaren ustez “Gipuzkoako lurraldearen ezaugarriak direla-eta ekoizpen elektriko berriztagarria kontsumitzailearen itsatsita kokatu behar da” bertan, “sorkuntza azken kontsumitzailearekin” batuz. Bere irudiko, “sentsibilizazio lana behar da, sustapenekoa, zabalkundekoa, herritarrak eta enpresa txikiak gai izan daitezen merkatu elektrikoak nola funtzionatzen duen ulertzeko eta ekoizpenera gehitzeko”, hori “funtsezkoa baita energia berriztagarriek bultzada izan dezaten”.
17 Mai 2021
ALBISTEAK