Repsolek eta Nissanek errekarga azkarreko puntua zabaldu dute Bergaran

Repsolek eta Nissanek ibilgailu elektrikoentzako errekarga azkarreko puntua abiarazi dute Bergaran Repsolek duen hornitegian, Amillaga 17 kalean. Instalazio berri hau Nissanek eta Repsolek mugikortasun elektrikoa sustatzeko iragan otsailean sinatutako lankidetza akordioaren baitakoa da.  

Errekarga azkarreko puntu honek 50 kW-eko potentzia dauka eta, ibilgailu elektrikoaren bateriaren tamainaren arabera, ibilgailu elektriko bat 30 minututan kargatzea ahalbidetzen du. Ibilgailuen errekargarako elektrizitatea jatorri %100 berriztagarri ziurtatutakoa da.

Nissan ibilgailu elektrikoa duten guztiek, bi konpainien arteko akordioari esker, %50eko bonifikazioa izango dute tarifan, ez bakarrik errekargako puntu berri honetan baizik eta Repsolen errekarga elektrikoko sare publiko osoan.

Gaur egun Repsolek errekargarako 300 puntu baino gehiago ditu leku publikoetan, horietako 70 karga azkarrekoak, gehienak hornitegietan, eta horrek konpainia multienergetikoa Estatu mailan hornitegietan zerbitzu honetan lider gisa jartzen du. Gainera hurrengo urteetarako Repsolen helburua da 50 km-ko, bere hornitegi sarearen kapilaritateari esker, 1.000 errekarga puntutik gora izatea, horietako 220 Euskadin.

Horri gehitzen zaizkio Iberiar Penintsulan abiarazitako errekarga ultra-azkarreko lehen puntu biak (biak Euskadin), teknologia honekin bat egin dezaketen ibilgailuen bateriak bost eta hamar minutu bitarteko epean errekargatzea ahalbidetzen dutenak, ohikoan behar den denbora beretsuan.