Juan Abascal eta Juan Antonio Carrillo de Albornozen bisita

Juan Abascal eta Juan Antonio Carrillo de Albornozen bisita
Juan Abascal Industria Eraldaketako eta Ekonomia Zirkularreko zuzendari exekutibo berriak, Repsol Taldeko finketa arloko arduradun nagusiak, eta Juan Antonio Carrillo de Albornoz Finketako zuzendari exekutiboak Petronor findegia bisitatu dute gaur. Emiliano López Atxurra konpainiako presidentea eta José Gregorio Luque kontseilari delegatua haiekin izan dira, beste zuzendari batzuekin batera.

Petronorreko zuzendaritzak findegiaren egoeraren berri eman die arduradunei, jarduera-esparru ezberdinetan, eta, lan-bileraren ostean, finketa instalazioetara joan dira, planta batzuetara in situ sartzeko.

Ondoren, Juan Abascal Petronorreko pertsona guztiei zuzendu zaie, 20 minutuko streaming bidezko barne emanaldi baten bidez.