Barbadun ibaian findegiak maiatzaren 31ako eta ekainaren 1eko uholdeetan anaraztutako urak bota zituela eta, honakoa adierazi nahi du Petronorrek:
- Findegiak etengabe bota ohi zuen ura Barbadun ibaira 1999 arte.
- 1997an, Eusko jaurlaritzarekin, Osakidetzarekin eta Muskizeko Udalarekin elkarrizketak izan eta gero, itsas igorlearen adarkatzea eraiki zen, arazitako urak Punta Lucerora eramateko, eta kasu berezietan Barbadun ibaira ponpatzeko aukerarekin, beti ere.
- 199an, baldintza horiek berretsi ziren lurretik itsasora botatzeko baimenarekin eta, berriz ere, 2008ko maiatzean Ingurumeneko Silak emandako Ingurumeneko Baimen Integratuarekin.
- Maiatzaren 31an eta ekainaren 1ean egindako euri zaparraden ondorioz, arazitako urak ibaira boatzeko erabakia hartu zen, kasu berezia zelako eta ofizialki jakinarazi zen erabakia.2005eko maiatzan hartu zen azken aldiz erabai hori.
- Ibaira botatako ura arazita zegoen eta, dagokion agintarien analisien arabera, haren kalitatea 2 mg/l N-NH3, 9 mg/l hidrokarburo ez-polar eta 70 mg/l OEK-koa (oxigeno-eskaera kimiko) zen. Datu horiek, beste balorazioen gainetik, ingurumeneko agintariek ezagutzen zituzten eta ez dituzte zilegitako mugak gainditzen.