Petronoreko suhiltzaileak Muskizeko uholdeetan

Petronorreko suhiltzaile talde batek ekainaren 1ean, igandean, inguruan egindako euri zaparrada handiak direla eta (100 litro baino gehiago metro koadroko) sortutako uhaldiaren ondorioz, ura ateratzeko eta biltzeko lanetan lagundu zuen enpresak lagatako sute kontrako kamioi batekin, Muskizko udalak eskatuta.

Maiatza, azken urtetako hilabeterik euritsuena izan zen, eta horren ondoren, ekainaren hasieran ostalaritzako lokal bat eta beheko solairuetan kokatutako zenbait saltoki hartu zituen urak. Haren drainaketan Findegiko larrialdi zerbitzuek parte hartu zuten. Horrez gain, uholdeek mozketak eragin zituzten errepideetan, zenbait eremu urez bete ziren eta lur jausiak egon ziren.

Bestalde, Barbadun ibaia maila kezkagarrietara heldu zen eta auzokoen artean alarma piztu zen. Hala ere, azkenean ez zen gainezkatu. Kotorrio ibaia, aldiz, ibai horren ibaiadarra, bere ibilbideko hiru puntutan gainezkatu zen. Barbadun ibaiaren ertzak berritzeko proiektuari esker etorkizunean uholdeak ez egoten lagunduko du. Proiektu horretan Petronor enpresak parte hartuko du eta bertako 10.000 zuhaitz eta zuhaixka berri landatuko dira.