Petronor enpresak Lanbide Heziketako lehen bekak entregatu ditu

Muskiz, Abanto eta Zierbenako 56 gaztek Petronor enpresak deitutako programaren lehen edizioari dagozkion bekak jaso dituzte, eskualdean Lanbide Heziketako ikasketak sustatzeko. Enpresak 146.472 euro bideratu ditu jarduera honetarako, eta helburua da Muskizko findegian etorkizunean lan egiteko prestatuta dauden profesionalak egon daitezen sustatzea.

Muskizko 26 gaztek lortu dute beka, eta guztiek hori egiaztatzen duen diploma jaso zuten herriko Udalean egindako ekitaldi batean. Petronor enpresako presidente Josu Jon Imaz eta Muskizko alkate Gonzalo Riancho izan ziren bekak eman zizkietenak. Halaber, Fernando Martin alkateordea eta Petronor enpresako kontseilari delegatu Jose Manuel de la Sen izan ziren ekitaldian.

Programa honen aurrekontua 150.000 eurokoa da 2008-2009 ikasturterako, baina asmoa da kopuru hori gehitzen joatea eta jarraitzea, gero eta gazte gehiagok Lanbide Heziketako ikasketak egin ditzaten. Plan honen helburuak hauek dira:

1. Muskiz, Abanto eta Zierbenako ikasleek Lanbide Heziketako ikasketak bukatu ahal izatea, fintzearen jarduerak eskatutako espezialitateetan. 2. Lanbide Heziketako ikasleei gogoratzea Petronor dela prestatuko diren lana egiteko lekurik egokiena. 3. Oraindik euren etorkizuneko aukera hautatu ez duten eskualdeko gazteen artean Lanbide Heziketa aukera dezaten sustatzea, eta Muskizko Findegiak eskaintzen dituen aukerak erakustea. 4. Lanbide Heziketa eta horrek ekartzen dituen lanpostuak dagoeneko ez direla bakarrik gizonentzat adieraztea gazteei, eta aukera hori har dezaten animatzea.