Kalean da jada “2009ko Repsol Gida”

Repsol marken politika berriaren barruan, orain arte Campsa Gida zenak izena aldatu du, edukiak areagotu ditu eta bide, turismo eta gastronomia arloetan hainbat berrikuntza ditu.

Argitalpen berriak Jatorrizko Izendapenen Bideen Gida dakar –Autonomia Erkidego bakoitzeko elikagai ospetsuenen bideak jarraitzen dituzten 34 ibilbiderekin—eta Espainiako ardo eta upeltegi Onenen Gida ere dakarrena.

Bidaien gunean, www.guiarepsol.com, maparik eta biderik onenak aurki daitezke, eta baita multimedia eduki onenak zein erabiltzaileek parte hartzeko bereziki diseinatu den espazioa ere.

Repsol Gidak turismo gastronomikoan eta bidaiariarentzako zerbitzuan duen betekizuna nabarmendu du Repsoleko presidentea den Antonio Brufauk.

2009ko Repsol Gidaren lehen edizioa salgai dago jada Petronorren gasolindegietan.

Muskiz, 2008ko abenduak 21.