Repsolek, Petronorren akziodun nagusia, Nazio Batuen Klima-aldaketari buruzko konferentzian sinatu du Poznanen Adierazpena. Haren bitartez, negutegi-gasak, deforestazioa eta ekosistemen suntsipena murrizteko neurri zehatzak bilatu nahi dira. Ekimena Cambridgeko Unibertsitatearen Industriarako eta Klima-aldaketaren aurkako Enpresa Buruen Galeseko Printzea Taldearen Programaren barruan dago.
Sinatu dutenek, besteak beste, CO2 igorpenen merkatu sendoagoa sortzea eta Garapen Garbiko Mekanismoa aldatzea nahi dute (MDL), negutegi-gasen murrizketa eraginkorragoa izan dadin eta garatzeko bidean dauden herrialdeen teknologiaren garapenean eta transferentzian laguntzeko. Adierazpen hori sinatzearekin, Repsolek hura arintzen lan egiten jarraitzeko ingurune egokia lortzeko ekimenak bultzatzen ditu.
Repsolek, 2005 urtean, C02 igorpenak 2012 urterako milioi bat tonatan murrizteko konpromisoa hartu zuen eta 2008an iraunkortasuneko bi adierazle nagusietan sartu da: Climate Leadership Index (CLI) eta Dow Jones Sustainability Index (DJSI) direlakoetan.