Zierbena eta Muskiz dira Euskadiko Autonomia Erkidegoan lanean diharduten hiritarreko BGPd handiena duten bi herriak, Estatistikako Euskal Erakundearen arabera. Lurraldeei dagokienez, Bizkaia hirugarren da, Araba eta Gipuzkoaren atzetik, baina herriei dagokienez, Zierbena eta Muskiz, bizkaitarrak dira (iturria: Eustat).
Eraberean, Zierbena da azken hamar urteotan biztanleko BPGd-aren hazkuntza handiena izan duen herria (1996-2005), urtean batez beste % 39,1 hasiera metatzen joan baita. Muskiz bederatzigarren da Euskadiko Komunitate Erkidegoko beste herrien artean, urtean batez beste % 15 hasi baita hangoa. Izan ere, Muskizek bere BPGd ia laukoiztu ere egin zuen 1996tik 2005era.
Muskiz, Zierbena eta Abanto-Zierbena Ezkerraldeko eta Mehatzen zonaldeko herrien artean ere BPGd handiena duten herriak ere badira. Abantok Euskadiko batez bestekoa gainditzen du (104), Muskizek ia laukoizten du (373) eta Zierbenak zazpi aldiz gainditzen du (701).
Lidergo horren arrazoia hango industrien ahalmena da, industriaren sektoreak % 85 baino portzentaje handiagoa hartzen baitu.