Imazen Hitzaldia Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultadean

Petronor-en presidenteak, Josu Jon Imaz, hilaren 23an, ostirala, eskainiko du “Energiaren erronkak” gaiari buruzko hitzaldia. 18:45etan izango da, Bilbaon, Euskal Herriko Unibertsitatearen Ekonomia eta Enpresa Zientzia Fakultadeak antolatzen duen Enpresen Kudeaketa Masterraren barruan.

Imazek Energiaren triangelua osatzen duten hiru parametro nagusiei buruz hitz egingo du: hornikuntzaren bermea, lehiakortasuna eta iraunkortasuna.

Enpresen Kudeaketa Masterra, aurten bere hogeita batgarren edizioa izango duena, unibertsitateko graduatu ondorengoei dago zuzenduta, baina baita zuzendaritza lanak egiten ari diren gazte profesionalei ere.