Petronorrek, 407 zuhaitz
Hamarkada honen hasieran, Konpainiak, findegian landatuko zuen zuhaitz hesiaren “Petronor 2001” proiektuari ekin zion. Garai hartan ilusio hutsa zena, 10.000 zuhaitz baino gehiago landaturiko errealitate bihurtu da gaur egun.
Hobetze konpromisoarekin jarraituz, landare birpopulaketa proiektu berri bat proposatzen da industri instalazioen kanpoko eremurako, kamioi zamalan gunea; Muskizeko San Julian auzoaren aurrean, eta La Lengua bezala ezaguturiko gunearen amaiera arteko tartean, autopistako biaduktuaren azpitik.
Proiektu honen gauzatze eta idazketak, 4 urteko mantenamendua eta 5 urteko lanen segimendua barne, 131.640,00 euroko inbertsioa suposatzen du. Ingurumen Ministerio, Bizkaiko Foru Aldundi eta Muskizeko Udalak onartua, ofizialki baliozkotzat jo den proiektua, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren politikarekin bat dator eta Bizkaiko Basozaintza Elkarteak oso ongi balioetsi du.