120 hegazti espezietik gora, habiak Findegiaren barruan egiten dituztenak

Ehunka hegazti, luma oso desberdinekoak, etorri ohi dira gure findegira, urmaletara, bereziki. Urteko lehen zenbaketak berriz ere utzi du agerian gure inguruko fauna aberatsa, ura gogoko duten hegaztiak, gehienbat, baina aipagarria da, baita ere, azeriak eta bestelako harrapakariak ere noizbehinka inguruko zonetan azaltzen direla.

Lanius Sozietate Ornitologikoko langileek Petronorreko Ingurumeneko Sailaren aginduz iragan urtarrilean egin zuen zenbaketak, lurreko teleskopio eta kamara digitala medio, ondorengo inbentarioa egitea ahalbidetu zuen (parentesien arteko zifra ikusitako animalien zenbakia da): murgilari arrunta (40), zertzeta arrunta (2), koartza hauskara (3), koartzatxo txiki (1), ubarroi handi (5), hegabera (21), andarrio handia (1), kopetazuria (32), sakoneko krabarroka (7), txilinporta arrunta (4), istingor arrunta (1), antxeta mokogorria (13) eta basahatea (10). Gainera, uretakoak ez diren beste hainbat hegazti ere ikusi dira han, besteak beste, beleak, zapelatz arruntak, belatz gorria, txio arrunta eta txepetxa.

Horiek guztiak Findegiaren barrutian harrapatutako hegaztiak, bereziki bigarren urmaelean, umeak edukitzeko han finkatzeko orduan babesa ematen dioten lezkak eta ezpatainak dituenak. Lehen urmaelak ez du ia uretako landarerik eta hegaztiek elikatzeko erabili ohi dute hau, urperatu egiten direnak bereziki, murgilari arrunta esaterako, igeri egiten dutenen artean basahatea ere badago.

Urtean zehar lau zenbaketa egin ohi dira