Imaz: “Ingurumen agintarien erabakiarekin eztabaidaren beharra gainditu da”

Josu Jon Imazek eta José Manuel de la Senek, Petronoren presidentea eta kontseilari delegatua, hurrenez hurren, ez dute parte hartuko gaur, ostirala, Muskizeko Meatzari Aretoan, Udaletxeko Igurumeneko zinegotzia den Marcos Cucók hala eskatuta, egingo den hitzaldi-eztabaidan.

Marcos Cucó berari zuzendutako eta otsailaren 20an Udaletxean entregatutako gutunean, Josu Jon Imazek gogorarazten du: “iaz antzerako ekintza batean parte hartu ahal izan genuen, Meatzari entzunaretoan, alderdi horiek aurkeztu eta eztabaidatzeko. Harez geroztik, zorionez, denbora igaro da. URF proiektuak ingurumen azterketa zehatz eta zorrotz bat jasan zuen, Ingurumen Baimen Bateratuaren prozesuan (AAI), eta iragan azaroan gainditu zuen hura.”

Idatzi horretan, Petronoren presidentea denak hauxe dio: “azterketa horren bukaeran, proiektuak Europako ingurumen lege zorrotzenak ere betetzen dituela ondorioztatu da. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak gainditu eta egiaztatu du, zure alderdi politiko beraren erakundeko karguek zuzentzen dutena, beraz, haren emaitzan sinesteko beste elementu bat gehiago izango da hori, nire ustez.”

Era berean, azpimarratu du “Zu partaide zaituzten Udaletxeak eta Gobernuaren Bilkurak ere orain gutxi onartu ditu beharrezkoak ziren baimen guztiak, jarduera eta eraikuntzakoak,URF (Fuela murrizteko unitate) proiektua egiten hasteko, eta Petronor proiektuaren etorkizuna bermatuko duen inbertsioa burutuko da, inguruan enplegu ugari sortuko dira eta jarduera ekonomikoa piztuko. Zure alderdiak zuzentzen duen Muskizeko udalak proiektu hau sinatu izana haren berme osagarria da.”

Dagoeneko, proiektuaren fasea beste bat da eta, ondorioz, Petronoren zuzendaritzaren ustetan “zuk proposaturiko eztabaida batean guk parte hartzea ez da formaturik onena azkenean, zorionez, ingurumen agintariek eta zure Udalak berak gainditu duen alderdi bati buruz eztabaidatzeko. Beraz, idatzi honen bidez jakinarazten dizugu gu ez garela han egongo.”

Idatziaren bukaeran, Petronor “proiektuaren inguruan beste interesik baduzu, edozein informazio osagarri emateko zure eskura gaude” jakinarazi zaio, eta “hitzaldia-eztabaida ospatuko balitz eta gu hara hurbildu ez izana aipatzen bada, eskertuko genizuke idatzi hau, osoa, han irakurtzea.”