Muskizekin, Abantorekin eta Zierbenarekin elkarlanean jarraitzearen alde da Imaz

Koke-planta eraikitzeko lanak otsailaren bukaeran hasiko direla egiaztatu du Josu Jon Imazek, Petronoren Presidentea. Gainera, Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen proiektu berria 2011ko lehen hiruhilekoan martxan egongo dela adierazi du. Azken proiektu honen inbertsioa 810 milioi eurokoa izango da eta, bere ustez, instalazio berri horrek enpresaren jarduera sendotuko du hurrengo urteotan.

Petronorek oraindik Udalaren jakinarazpenik jaso ez badu ere, udalarekin harremanetan dagoela esan du Imazek, eta baita Muskizeko Udalak eskatu dizkieten baimenak emateko lan egin eta haiek epe “arruntean” eman dituela ere. Udalaren lanarekin “pozik” dagoela adierazi du, nahiz eta “lehenago” jaso izana nahiagoko zuen. Horri buruz, baimen horien onarpena Ingurumeneko Sailak azaroan emandako Ingurumeneko Baimen Bateratua izan zen mugarri “garrantzitsuaren” legezko administrazio-prozesuaren “jarraipena” dela esan du.

Josu Jon Imaz “findegiaren inguruko hiru herriekin konfiantzaz elkarlanean jarraitzearen alde” mintzatu da, eta haren esanetan, “badakigu herriko politenak ez garela, baina enplegua sortzen dugu eta gure autoen tangak betetzeko beharrezkoa den erregai garbiak edukitzeko beharrari erantzuten diogu”.