Petronorek Udalarekin negoziatuko du lurrak lagatzea

Petronor laster hasiko da Muskizeko Udalarekin, Petronorenak diren eta gaur egun El Malecon futbol zelaia eta udal polikiroldegia dauden lurren titulartasuna udalari igarotzeko elkarrizketatan.

Petronorek bere industri jarduerak hartzen dituen udalerriekin duen gizarte erantzukizun korporatiboko politikaren ondorioz egingo da hori.

Petronoren erabakia bere berrogei urtetako historian zehar izan duen bokazioaren barruan dago, inguru hurbilenarekin konpromiso osokoa eta, findegia kokatzen den udalerrietako hiriekin, bereziki.