Repsol, Petronoren akziodun nagusia, Trinidad eta Tobagon duen ordezkaritza areagotuko du. Petrolio-konpainiak haren ekoizpen osoaren % 15 ateratzen du herrialde hartatik. Hala jakinarazi du konpainiaren presidenteak, Antonio Brufau, bere herrialdeko agintarien aurrean.
1995az geroztik dago Repsol Trinidad eta Tobagon. Munduko gas-kontsumitzaile handiena den Estatu Batuetako gas natural likuatuko hornitzailerik nagusiena den plantan partaidetza erosi zuen orduan. Gainera, bere posizio estrategikoari esker, Europara gasa bidaltzea ahalbidetzen du eta Espainian kontsumitzen den gasaren % 20 hornitzen du plantak.
Konpainiak Trinidad eta Tobagon bere inbertsioak indartuko dituela eta hidrokarburoen miaketa berrietan parte hartuko duela adierazi du Antonio Brufauk.