“Beste behin frogatu ahal izan da badirela zenbait balore lehiakor hutsak baino askoz ere garrantzitsuagoak direnak. Honen guztiaren atzekaldean harrobi-politika nabarmena dago, langintza isila, luzera guztiz baliagarria dena” aditzera eman du Victor M. Perez de Gezuraga, Petronor Findegiaren zuzendariak, Athletic-ek Koparen finala jokatuko duela eta idatzi berri duen iritzi artikuluan.
Pérez de Gezuragaren hitzetan “dezente asko eskaintzen dien erakundearekiko konpromisoa dute jokalariek, eta sarri asko beste zenbait talderengandik hainbat aukera-maukera erakargarriagorik jaso arren, euren barne-muinetako klubean jarraitzen dute. Baina bereziki bere taldearen aldeko zirrara sentitzen duen herria dago tartean, taldearen inguruan elkartzen eta mugitzen dena, nahiz eta garai latzak bizi dituen gizartea izan, elkarrekiko ilusioaz berjabetzeko sinbiosia sustatzeko gauza dena”.
“Petronorrek berebiziko energia eskaini dio Athletic-i, guztion klubari” amaitzen du esaten Findegiaren zuzendariak eta “denok nahi dugula Athletic-ak bereganatu dezan berriro garaipen-bidea, egitura moderno bati ekinez eta bere tradizio bakanari eutsiz, beti ere gaur egungo egoerak eskatzen dituen filosofiarik eta nortasunik egokienak elkarrekin uztartuz. Kopa hurbil dago eta bitrinak irekiak Kopa hartzeko prest. Athletic geuria, eup! Zu zara nagusia”.