Gazte jendea ere operazale da

Meatzaldeko 150 ikasle inguru joan ziren atzo Bilboko Arriaga Antzokira, “El Retablo de Maese Pedro” operaren aurkezpena zela eta.

Muskiz, Abanto-Zierbena eta Zierbenako ikastetxeetako ikasleei Petronorren bitartez eskainitako sarrerek harrera ona izan zuten hainbat eskolatan. Besteak beste, El Casal Ikastetxea, Dolores Ibarruri Institutua, San Juan Bautista Ikastetxea, Buenos Aires ikastetxea, Somorrostro irakas-gunea, IES Muskiz eta Muskizko Ikastolako ikasleak izan ziren Manuel de Fallaren opera pozarren ikusi ahal izan zutenak.