“Lider izateko lehen baldintza konpromisoa eta arriskua hartzea da” adierazi du Josu Jon Imazek gaur Bartzelonan, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Goi Eskolan eman duen hitzaldiaren esparruan. Petronorreko Presidentearen arabera, “lider izateko etorkizunean pentsatu behar da, hura goresten duen margo bat margotzeko gai izatea. Amets egiteko arriskua hartu, unean finkatutako errealitatea gainditzen duen agertokia marraztera ausartzea, lan egitea merezi duela pentsarazten duena.”
Imazen ustez “hurrengo goizean merkatuan bere kotizazioa zigortuko eta bere akziodunek dirua galduko dutela jakinik ere erabaki estrategikoak hartzeko gai da enpresako liderra. Eta bere burua egin horren erantzule. Proiektua badu eta erabaki estrategiko horrek enpresaren posizionamendua hobetuko badu egin behar du hori lider izateak egunerokotasunen gainetik enpresa kokatzea dakarrelako eta merkatuen balorizazioaren gainetik”.
Imazek politika eta enpres arloak parekatzen ditu: “balioen merkatuaren ordez jarri inkestak eta galdeketak, akziodunen bilkuraren ordez Alderdiaren afiliatuen bilkurak, eta merkatuko posizioamenduaren ordez hauteskundeen emaitzak, eta enpresa eta politika jarreren arteko antzekotasunak ikusten ditugu”.
Imazen ustez, gaur egungo lidergoak alderdi asko hartu behar ditu: “gaur egungo liderrek eskarmentu handia izan behar dute. Diziplina bakarra baino ingurune konplexuetara egokitzeko gai diren suspertzaileak behar dira”.