Karacter taldearen “Los monólogos de la vagina” antzezlanaren aurkezpenaz ekingo zaio datorren larunbatean, martxoak 7, Meatzari Aretoan, Muskizko 2009 Antzerkialdiari, Udalaren, Foru Diputazioaren eta Petronorren diru-laguntzaz.
Eve Enslerrek gai tabu baten inguruan antzezlan iraultzaile bat idatzi du. “Bakarrizketak…” sexualak dira, dibertigarriak, ausartak eta oso orijinalak. Lan honek 200 emakume baino gehiagorekin izandako elkarrizketak ditu abiapuntu: emakume gazteak, helduak, etxekoandreak, daktilografoak, enplegugabeak, prostitutak, beltzak, espainiarrak, asiarrak, bosniarrak, indiarrak, juduak, zuriak… Denek kontatu dituzte sentipenak, traumak, aspirazioak, larrialdiak, pozak eta barne-barnekoak askotan: sexualitatearen ikaskuntzatik amatasunera, matzismoa nagusi izatetik maitasunezko askatasunera.
Denboraldi honetako programa osatuko da hurrengo larunbatetan honako antzezlanekin: “La verdadera historia de los hemanos Marx” (martxoak 14), “Variaciones enigmáticas” (martxoak 21) y “Maldito parné” (martxoak 28).
Abonuok lehiatilan soilik jarriko dira salgai. Abonu bakoitzaren prezioa 45 eurokoa izango da (%35eko beherapenaz) eta abonoarekin batera eskainiko dira martxoaren 4ko jazzaldirako sarrerak doan.