“Lezama, Athletic-en motorea” aztergai izango da gaur arratsaldeko 6.30etan Muskizko Meatzari Aretoan eratuko den mahai-inguruan. Parte hartuko dute Imanol Reino eta Javier Beltrán kazetariek eta Gari Fullaondo eta Blas Ziarreta teknikariek.
Mahai-ingurura bertaratuko direnen artean zozketatuko da Athletic-ek eta Mallorkak elkarren kontra jokatuko duten hurrengo partidurako sarrera bi eta baita talde zuri-gorriaren elastiko bat ere, irabazleak gustukoen duen jokalariak sinatua.