Lezamaren filosofiak 200 lagun bildu Muskizen

Berrehun lagunetik gora bildu ziren atzo arratsaldean Muskizko Meatzari Aretoan, “Lezama, Athletic-en motorea” gaiaren gainean eratutako mahai-inguruan. Lezamako harrobian lehenetsi beharreko jokalari-mota, kimu berriak sumatzeko filosofia eta jokalariak hautatzeko metodologia izan ziren, besteak beste, aztertutako gaietakoak.

Aurrez iragarri zenez gero Athletic-en elastiko bat eta Mallorkaren aurkako partidurako sarrera bi zozketatu ziren. Irabazleak Ulises Abarca eta Eder Garcia izan ziren, bata zein bestea Somorrostro ikastetxearen ikasleak.