Petronor Enpresa Webgunerik onenaren sariaren zain

Petronorren webgunea izango da El Correo Digital-ek zazpigarren urtez antolatu duen Enpresa Webgunerik onenari dagokion saria irabazi dezaketen hiru enpresetarikoa. Sari irabazi ahal izateko kontuan hartuko diren irizpideak izango dira, besteak beste, nabigagarritasuna, sektore onura, bezero mota, multimedia baliabideak, interaktibitatea eta on-line zerbitzuak.

Guztira hamabost dira web finalistak, hiru ondoko bost kategoria bakoitzeko, alegia: enpresa, erakundeak, pertsona/elkarte webguneak, astia eta zerbitzuak. Kategoria bakoitzeko irabazleak horretarako bereziki izendatutako epaimahaiaz erabakiko dira eta horrez gainera, publikoaren sari bat ere izango da, El Correo Digitalen erabiltzaileek eman ahal izango dituzten botoen arabera. Botazioa hilaren 18ra arte egongo da indarrean.