Petronorrek larrialdietarako ekipamenduak areagotu ditu

Estatu Batuetatik jaso ditu Petronorrek larrialdi handietan erabiltzeko ekipo mugikorren bigarren tanda, horien artean, 600 ZP-ko diesel motordun suteen aurkako bigarren ur-ponpa. 6.000 gpm (22.700 litros/minutua) potentziarekin ponpa dezake eta 10.000 gpm-ko kanioi edo supermonitorea du (37.854 litro/minutua). Gainera, 150 mm-ko diametroa du eta 50 metro luze diren 20 tramu ditu ponpak.

Zentzu horretan, orain gutxi, ekipoak hornitu dizkieten Williams enpresako (Houston, Texas) hainbat teknikari hurbildu dira findegiko instalazioetara, erositako ekipoak erabiltzearekin lotutako teoria zein praktika sendotzeko.