Repsolek gasa aurkitu Marokoko uretan

Repsolek beste gas-aurkikuntza bat egin berri du Tanger-Larache inguruetan, Marokoko itsasaldetik 40 kilometrora. Aurkikuntza hau, aurten egin ahal izan den zazpigarrena, aurretik Algeria, Brasil eta Estatu Batuetan egindakoen ildo beretik doa. Repsol patzuergo miatzailearen operadorea da, %36ko partaidetzaz.

Azken bi urteotan Repsolek lau aldiz biderkatu ditu bere hidrokarburu-baliabideak, miaketa-lanetan sekulako arrakasta lortuz. Iaz izan ziren munduko hamar hidrokarburu-aurkikuntzarik handietarik hirutan parte hartu zuen Repsolek eta Libia zein mexikar Golkoko gas-hobi berriak ekoizteari ekin zion.