Bilboko La Pureza ikastetxeko ikasleak bisitari

Bilboko La Pureza ikastetxeko ikasle-taldeak  bisitatu zuen atzo Findegiaren hainbat instalazio.

Ikasleek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten, baita Luzero Puntako Itsas-Terminala ere. Beharreko azalpenak Angel Gil Kanpo Harremanetako teknikariak eman zizkien. Gaiari dagokion bideo aproposa eta instalazioen zehar egindako joan-etorriarekin batera amaitutzat eman zuten bisita.