Burgos eta Huescako ikasleak bisitari

Huescako Ramon y Cajal Institutuko eta Burgos Unibertsitateko Lan-harreman fakultateko ikasle-taldeak  bisitatu dute Findegiaren hainbat instalazio.

Ikasleek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute, baita Luzero Puntako Itsas-Terminala ere. Beharreko azalpenak Angel Gil Kanpo Harremanetako teknikariak eman dizkie. Gaiari dagokion bideo aproposa eta instalazioen zehar egindako joan-etorriarekin batera amaitutzat eman dute bisita.