Hiru pantaila galant Kopa-finala ikusteko

Petronorrek hiru pantaila galant patrozinatuko ditu maiatzaren 13an jokatuko den Kopa-finala dela eta. Pantailok Muskizko Meatzari Aretoan, Zierbenako Kultura Etxean eta Abanto-Zierbenako Haritzalde plazan kokatuko dira. Aurretik ere, Muskizko Findegiak Sevillaren aurkako finalerdiaren emanaldia babestu zuen, jendetza handiaren partaidetzaz gainera.

Abanto-Zierbenako Haritzalde plazako pantailan partidua ikusteko aukera irekia izango da, baina Muskiz zein Zierbenako esparru itxietan finala ikusi gura dutenek euren jesarlekua eskatu beharko dute aldez aurretik honako helbide honetan: inscripcion@muskizconelathletic.com

Horrez gainera www.muskizabantozierbenaconelathletic.com bloga sortu da, partiduari buruzko datuak eskaini ez ezik, Valentziako egunaz eta inguruko giroaz hainbat argazki, bideo eta informazio bildu ahal izateko